XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PATAGONIA`RA Itxasontzia Patagonia aldera abiatu da.

Danak elkar agurtzen dute, bata bestearengandik gorde arteraño.

Martiñek, bera joan zan bezela dijoazen batzuk ikusten ditu, bazterrean zaintzalleekin, eta Kaxildari esaten dio: - Aizu: ni ere orrela joan nintzan.

- Apostu egingo nuke, oiek ere aruntz dijoazela.

- Al badut, oiekin itzegin eta an dauden nere lagun zarreri eskumuñak biali bear dizkiotet.

- Ixilik zaude orrelakorik esan gabe!.

- Utzi zaiezu oiei bakean!.

- Batzuek beñepein muturezur ederra daukate!.

- Arpegiak ez du ezer esan nai.

- Itxusi bat, iñor baño obea izan diteke.

- Bai; toki ederrera doaz, onak izateko.

Zuretzat danak onak dira.

Presondegian egon ziñanean, an oso lagun onak utzi omen zenituen, batzuk karteristak eta beste batzuk seguru aski eskuak odolez zikindutakoak; bañan zuretzako danak onak.